Enrike Solinisek ‘Xirribit’ disko-liburu berria argitaratu du Euskal Barrok Ensemble taldearekin

Argazkia: Euskal Barrok Ensemble.

Enrike Solinis musikari galdakoztarrak disko-liburu berria argitaratu du Euskal Barrok Ensemble taldearekin: Xirribit. Lanak laguntasunari buruzko ipuina du oinarri.

Euskelelearen arrakastaren ondoren eta oraingoan ere Enrike Solinis musikari galdakoztarraren jatorrizko ideia batean oinarriturik, disko-liburu berria argitaratu du Euskal Barrok Ensemble taldeak: Xirribit.

Familia osoa liluratuko dituen ipuin musikatua da, Irene Iruretaren ilustrazio eder eta deigarriez lagundua.

«Ohiko moduan Euskal Barrok Ensembleko musikari bikainek interpretatua eta Maika Etxekopar kontalari zoragarriaren ahots goxoaz kontatua, doinu herrikoi, dantzagarri eta antzinakoen bidez gure irudimena eta bihotzak sakoneraino ukituko ditu ipuin eder honek, musikaren botere magikoari esker guztiok kantuan jarriz, barre eginaraziz eta malko bat edo beste ixuraraziz», adierazi du Erlea espazioak.

Disko-liburua aurkezteko biran murgilduta dago Solinis Miren Zeberiorekin, eta lana eskuragai dago www.erlea.eus atarian.


situs togel

situs toto