Aurtengo egutegi fiskalean bi udal tasaren ordainketa epeak eguneratu ditu Galdakaoko Udalak. Epe berriarekin garajeetarako ibilgailu sarreren tasa eta terrazak jartzeagatiko tasa azaroaren 19tik abenduaren 18ra bitartean ordaindu beharko dira.
Galdakaoko Udalak bi udal tasaren ordainketa epeak eguneratu dituela jakinarazi du. Hain zuzen, Ibilgailuen Funtsen Barnerako Sarrera Tasa (ibiak) eta Mahai eta Aulkiekin Udal Jabego Publikoaren Okupazio Bereziagatiko Tasa ordaintzeko epeak dira eguneratu direnak.
Bi kasuetan, ordainketa egiteko epe berria azaroaren 19tik abenduaren 18ra artekoa izango da. Hasiera batean, urriaren 1etik azaroaren 2ra bitartean aurreikusita zeuden bi tasen ordainketak.
Gainerako zerga, tasa, kanon eta prezio publikoen ordainketa epeak dagoeneko amaituta daude. Udalaren zerga atarian kontsulta daiteke egutegi fiskal osoa, baita ordainketak modu seguruan egin ere.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, herritarrek esan@galdakao.eus helbidera idatz dezakete.
Egutegi fiskalak urteko udal zerga, tasa, kanon eta prezio publikoen ordainketa epeak jasotzen ditu; urtero argitaratzen du Udalak, herritarrek ordainketak aurrez planifikatu ahal izan ditzaten.




