Irati Sarasua galdakoztarrak ‘Gure haurrak ere badira’ ekimenak kaleratutako abestian parte hartu du

Argazkia: Gure haurrak ere badira.

Gure haurrak ere badira ekimenak abesti bat sortu du, munduko haur guztien eskubideak eta herrien arteko elkartasuna aldarrikatzeko. Kantan galdakoztar batek parte hartu du: Irati Sarasua Cobos gaztetxoak.

Euskal Herrian sortu zen Gure haurrak ere badira ekimena, Palestinako eta gatazkan dauden beste eremu batzuetako haurrei elkartasuna adierazteko.

Jaio zenetik, zenbait proiektu eta mobilizazio jarri ditu martxan, eta orain abesti berri bat sortu du, «munduko haur guztien eskubideak eta herrien arteko elkartasuna aldarrikatzeko».

Abestia Mitxel Elortza ekimeneko kideak konposatu du, eta Idoia Asurmendi eta Watson artistekin elkarlanean sortu da, haur ugariren parte-hartzearekin. Besteak beste, Irati Sarasua Cobos gaztetxo galdakoztarrak parte hartu du kantan —umeen artean buruan zinta darama—.

Abestiaren aurkezpenarekin batera, Gure haurrak ere badira ekimenak herritarrak, ikastetxeak, elkarteak eta bestelako eragileak gonbidatu nahi ditu kanta zabaltzera eta aldarri kolektibo bihurtzera: «Horretarako, abestia ikasgeletan, etxeetan eta erakundeetan abesteko proposamena luzatu dugu, baita kantaren bideoak sare sozialetan partekatzekoa ere, @gurehaurrakerebadira kontua aipatuz eta #HerrienArtekoElkartasuna eta #GureHaurrakEreBadira traolak erabiliz».

situs togel

situs toto