Trafikoan eragingo du gaur guretik igaroko den Itzuliak, Urgoiti eta Labea inguruan bereziki
Kirola
BINKE / 2022ko apirila
Trafikoan eragingo du gaur guretik igaroko den Itzuliak, Urgoiti eta Labea inguruan bereziki
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Euskal Herriko Itzulia
Gaur, eguerdiko 13:00etik aurrera, trafikoan eragina izango du guretik igaroko den Euskal Herriko itzuliak. Lehenengo ospitalearen inguruko errepideetan, 15:00 arte, eta ostean Urgoiti eta Elorritxueta aldean.
Euskal Herriko itzulia Galdakaotik eta Usansolotik igaroko zenaren berri eman zuen Binkek otsailaren 29an. Apirilaren 7a iragarri genuen, eta hala gertatuko da gaur.
Horrek trafikoan ere eragina izango du, eguerdiko ordu batetik aurrera, bereziki ospitalearen inguruan: ospitalerako sarbideak —AP-8 eta N-634 errepidea, Igorre-Gasteiz noranzkoan— itxi egingo direlako, 13:00etik 15:00etara bitarte.
Gainera, otsailean iragarri bezala, Usansolotik Urgoiti aldera egingo du Itzuliak, bertatik Elorritxuetara igo eta Uribe Kostarako bidea hartuta. Gaur 14:30 aldera izango da hori, eta ostean Zamudiotik bueltan datorrenean berriz igoko dira Itzuliako txirrindulariak Elorritxuetara.
Lasterketa honen laugarren etapa egiten ari dira kirolariak, tartean hainbat euskaldun ere badirela, Pello Bilbao hirugarren etaparen irabazle gernikarra, tarteko.
Horrela eman Itzuliaren azalpen guztiak Binkek otsailaren 29an: