
Adinekoei zuzendutako bost ekintza antolatuko ditu Galdakaoko Udalak abenduan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak adinekoei zuzendutako bost ekintza antolatuko ditu abenduan zehar. Hitzordu guztietan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta hemen batu dugu horretarako jakin beharrekoa.
Urtean zehar hainbat ekintza eskaintzen die Galdakaoko Udalak herriko adinekoei eta abenduan ere hala izango da. Zehazki, bost saio antolatuko dituzte hilean zehar, irteera bi, tailer bi eta hitzaldi bat.
Honakoak dira zehazki Udalak Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bidez abendurako prestatu dituen jarduerak:
- Abenduak 4, eguaztena: ‘Erantzunkidetasuna zaintzan’ hitzaldia, Kurtzeako Izarra adinekoen zentroan, 16:00etatik 17:30era.
- Abenduak 9, astelehena: Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, Urretako Elkarbizin, 17:30etik 19:30era.
- Abenduak 12 eta 18: sukaldaritza ikastaroak, 17:30etik 19:30era. Lehenengoa Aperribaiko Elkartean eta bigarrena Tximelarreko Lagun Artean.
- Abenduak 17, martitzena: Oñatiko Unibertsitatea eta Arantzazuko Santuarioa ezagutzeko bisita, 9:30ean Ardantza parketik abiatuta.
- Abenduak 19, eguena: Santiago Bidearen Lezama-Bilbo tarteko mendi-ibilbidea.
Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.