Andra Mari Dantza Taldeak dantza plaza gidatua antolatuko du bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andra Mari Dantza Taldea
Andra Mari Dantza Taldeak dantza plaza gidatua antolatuko du bihar, ekainak 8. Santi Brouard enparantzan izango da 18:30ean eta publiko guztiarentzat dago zuzendua.
Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu Andra Mari Dantza Taldeak Galdakaon. Maiatzaren 25ean esaterako, Pagolako herritarrak gonbidatu zituzten eta hauek Zuberoako maskarada eskaini zuten herriko kaleetan zehar, BINKEk jaso zuen moduan.
Bihar, ekainak 8, berriz jarriko du Andra Marik dantza giroa Galdakaon, izan ere, dantza plaza gidatua antolatuko du Santi Brouard enparantzan, 18:30ean.
Publiko guztiarentzat dago zuzendua saio, izan ere, Andra Maritik azpimarratu ohi dutenez, «dantzan jakin ala ez, helburua dantzaren bidez ondo pasatzea da»,.