Ane Gonzalez galdakoztarra, ETB-1eko ‘Mihiluze’ saioko lehiakide
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ETB
Ane Gonzalez galdakoztarrak ETB-1eko ‘Mihiluze’ saioan parte hartu zuen atzo bere lagun Oihan Perezekin batera. Ezin izan ziren programaren bigarren fasera sailkatu, aurrean zuten bi bikoteek puntu gehiago lortu ostean.
Hainbat euskaldun saiatzen da astero dirua lortzen ETB-1eko ‘Mihiluze’ saioan. Ilaski Serranok eta Antton Telleriak gidatua, gauero ikusi daiteke 21:30ean astean zehar duela hilabete batzuk aro berri bat hasi zuen programa.
Honetan gure herrietako zenbai auzokidek parte hartu dute azkenaldian, besteak beste, Asier Martin galdakoztarrak eta Unai Gomez eta Asier Arregi usansolotarrek.
Atzo, martxoak 18, galdakoztar bat ikusi ahal izan zen ere ‘Mihiluze’ saioan: Ane Gonzalez. Hogei urteko gaztea Galdakaon jaio zen gaur egun Iruñean bizi arren, eta bere lagun Oihan Perez bilbotarrarekin parte hartu zuen. «Istorio xelebrea da gurea, ez gara betiko lagunak. 2021eko azaroan ezagutu ziren parrandan, beste lagun baten bitartez», azaldu zuen galdakoztarrak.
Ane eta Jon beste bi bikoteren aurka aritu ziren saioan, 86.850 euroko zakua lortzeko saiakeran. Hainbat gai jorratu behar izan zituzten programan zehar, besteak beste, dantza, musika eta futbola.
Galdakoztarrak eta bilbotarrak onena eman zuten baina ezin izan ziren bi bikote onenen artean sailkatu eta saioaren lehen fasearen ostean etxerako bidea hartu zuten, dirurik gabe.