ARGAZKIAK | Korrika Usansolotik igaro den unea 40 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Bere lehen Korrika bizi du gaur Usansolok udalerri ofizial bezala. Euskararen aldeko martxa eguerdian heldu da herrira eta ordu erdi inguru egon da kaleak zeharkatzen. Ehunka auzokidek egin dute bat ekimenarekin eta han izan da BINKE 40 argazki koloretsu hauek batzeko.
Baionan bukatuko da hiru egun barru martxoaren 14an Irunen hasi zen 23. Korrika. «Harro herri» lemapean, milaka herritar batzen ari dira hamar egunetan zehar euskararen aldeko aldarriak biltzen dituen martxara.
Euskal Herriko hainbat txoko igaro ditu honezkero ekimenak eta Usansolotik zehar gaur, martxoak 21, eguerdian izan da. Askarrin sartu da 12:00 pasatxo eta ordu erdi inguru eman du herriko kaleetan ostean Galdakaora bueltatzeko.
Usansolon ere dozenaka herritar batu ditu euskararen aldeko martxara eta BINKE haiekin batera izan da, 40 argazki hauek batzeko: