ARGAZKIAK | Usansolok jai koloretsuan «lortu dogula» ospatu zuen zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Anton Arana
Zapatuan, martxoak 9, Lortu Dogu Jaia antolatu zuten Usansolon, Bizkaiko 113. udalerria dela ospatzeko. Ehunka auzokide batu ziren egun osoan zehar egindako ekintzetan eta hauetan bizitako giroa batzen duten irudi hauek bidali dizkio Usansolo Herria plataformak BINKEri.
Abenduaren 28an Espainiako Gobernuak Tokiko Erakundeen Erregistroan inskribatu zuen Usansolo eta honen ondorioz Bizkaiko 113. udalerria bihurtu zen ofizialki. Hau ospatzeko ordea hilabete batzuk itxaron dute auzokideek.
Pasa den zapatuan, martxoak 9, egin zuten Lortu Dogu Jaia Usansolon, segregazioa ospatzekoa. Egun osoan zehar ekintzak antolatu zituzten, besteak beste, kalejira Oinarineko joaldun eta Usgalduko erraldoiekin, bazkari herrikoia eta erromeria Oinarin Dantza Taldearekin.
Usansolo Herria plataformak ekintza hauek emandakoa batzen duten irudi hauek bidali dizkio BINKEri, Anton Aranak egindakoak: