Beste hiru kale urbanizatzeko dirua bideratu du Udalak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Herriko kaleak «berritu eta txukuntzen» jarraitzeko asmoarekin 1.107.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak Muguru inguruko beste hiru kale urbanizatzeko udazkenetik aurrera.
Ganekogorta eta Lapurdi kaleetako urbanizazioa bukatuta, beste hiru kale «atontzeko» dirua bideratu du Galdakaoko Udalak. Helburua, erdigune «atseginago» bat lortzea da, oinezkoen segurtasuna bermatuz. Horretarako, Bilbo, Sollube ta Muguruko landaren alboko kaleko errepideak eta espaloiak berritu —irristagarritasuna hobetzeko—, eta argiteria, seinaletika eta hiri altzari berriak instalatuko dituzte.
Herritarrez gain, tokiko merkatari eta ostalariek onura hauek gozatzeko, Udalak 1.107.000 euro bideratuko ditu, eta honela banatuko dira: Muguruko landaren alboko kalean 580.000 euro; Bilbo kalean, 296.000 euro; eta Sollube kalean, 231.000 euro.
Aldundiaren dirulaguntzarekin gauzatuko diren lan hauek udazkenean hastea espero da, eta hauek dira Udalak aurkeztutako aurreproiektuak: