Bihar zabalduko da Galdakaoko ostalaritzako terrazen lizentziak eskatzeko epea
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko ostalaritza establezimenduetan datorren urtean terrazak edo behin behineko aterpeak jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea bihar, azaroak 15, zabalduko da abenduaren 15era bitarte.
Galdakaoko Udalak bihar, azaroak 15, irekiko du herriko ostalaritza establezimenduetan datorren urtean terrazak edo behin behineko aterpeak jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea. Abenduaren 15era arte egin daiteke.
«Beraz, epe horretatik kanpo eskakizunen bat bidaliko balitz epez kanpokotzat joko litzateke eta automatikoki ukatuko litzateke 2025ean terraza edo aterpea jartzeko lizentzia», adierazi du udalak.
Tramitea online egin daiteke eta nformazio gehiago ezagutzeko 944 010 590 telefonora deitu daiteke.