Bilbotik bisita gidatua antolatuko du Mairik zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Red Romero
«Hirian gogor ekin eta lan egin zuten emakumeak ezagutzeko helburuz», Bilbotik bisita gidatua antolatuko du Mairi Emakume Feminista Batzak zapatuan, martxoak 16. Aurretik izena ematea beharrezkoa da eta ekintzak 5 euroko prezioa izango du.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta honekin bat egin zuen Mairi Emakume Feminista Batza galdakoztarrak. Horretarako, egun horretako aldarrikapenez gain, ekintzak antolatu ditu hilabetean zehar.
Zapatuan, martxoak 16, Bilbotik bisita gidatua antolatuko du, «Bilboko goiko auzoetan oinezko ibilbide bat, hirian gogor ekin eta lan egin zuten emakumeak ezagutzeko».
Ibilbidea Bilboko Berreginen Museoan hasiko da 11:00etan eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea mairigaldakao@gmail.com helbidera idatziz. Ekintzak 5 euroko prezioa izango du.