
Bilbotik Galdakaorako bidegorria eskatzeko martxaren edizio berria, bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kareaga Auzotik
Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du bihar, apirilak 26. Hilero moduan, ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik eta 25 kilometro egingo dituzte.
Hilero egiten duen moduan, Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzeko martxa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak. Hitzordua bihar, apirilak 26, izango da.
Martxaren 37. edizioan Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere 11:00etan, eta guztira 25 kilometro egingo dituzte.
«Martxa gustuko dugulako 37. aldiz Galdakaora abiatuko gara. Gu bagoaz, zu bazatoz?», adierazi du elkarteak.
