Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XX. martxa bihar izango da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Biziz Bizi elkartea
Bihar, irailak 30, Bidegorria Galdakaora Orain ekimenaren XX. martxa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak, Bilbo eta Galdakao batzen dituen bidegorria eskatzeko. Ibilbidea goizeko 11:00etan hasiko da hiriko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Aurreko hilabeteetan hainbatetan egin duen moduan, Biziz Bizi elkarteak Bilbo eta Galdakao batzen dituen bidegorria eskatzen jarraitzen du. Orain arte hainbat martxa antolatu dituzte, eta bihar berriz egingo dute bi herriak batzen dituen ibilbidea.
Bidegorria Galdakaora Orain ekimenaren XX. martxa goizeko 11:00etan irtengo da Bilboko Foru Aldundiaren eraikinetik (Gran Vía kalea, 25).
Ohi den bezala, Etxebarri eta Basauritik igaroko dira, eta azkenik Galdakaora helduko dira.