Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin zion Oier Ibarretxe galdakoztarrari
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Oier Ibarretxe galdakoztarrak Europako Boxeo Txapelketa irabazi zuen Montenegron eta lorpen honengatik harrera egin zion Bizkaiko Foru Aldundiak. Ekitaldian Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendariak eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Kirol Euskara eta Kultura diputatuak parte hartu zuten, besteak beste.
Montenegron antolatu zen Europako Boxeo Txapelketa duela bi aste eta Oier Ibarretxe galdakoztarrak parte hartu zuen honetan. Gazteak urrezko domina lortu zuen 63,5 kg azpiko kategorian, finalean Lasha Gagnidze georgiarra irabazi ostean.
BINKEk jaso zuen moduan, Gadnidzek borroka taktikoagoa planteatu zuen baina azkenean, galdakoztarra izan zen garaile.
Egindako lanagatik eta lorpen honengatik Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin zion pasa den astean. Ekitaldian Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendariak eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Kirol Euskara eta Kultura diputatuak parte hartu zuten, besteak beste.