Boga garagardoaren hitzaldia eta dastaketa antolatu dute Berbalagunek Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Boga Garagardoa
Hego Uribeko Berbalagunek Boga garagardoa nola egiten den ezagutzeko hitzaldia eta dastaketa antolatuko dituzte Galdakaon. Ekainaren 12an izango dira Gandasegin eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.
Boga Garagardoa nola egiten den ezagutzeko aukera eskainiko dute Hego Uribeko Berbalagunek Galdakaon ekainaren 12an. Hitzaldia eta dastaketa antolatuko dituzte Gandasegin, 19:00etan.
Saioan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea eta honezkero epea zabalik dago. Ekainaren 9ra arte egin daiteke galdakao_berba@aek.eus helbidera idatziz.
«Ez duzu zertan proiektu partaide izan; euskaraz aritzea da eskatuko dizugun bakarra», adierazi dute antolakuntzatik. «Eman izena eta ezagutu nola egiten den Boga Garagardoa!», animatu dute.