Dantza ikuskizun bi eskainiko dituzte Galdakaon barikuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Galdakaoko Udala
Torrezabaleko areto nagusia hobetzeko obrek aurrera jarraitzen dute eta honen ondorioz apirilean kalera irtetzen ari dira ikuskizunak. Barikuan, apirilak 19, bi dantza saio eskainiko dituzte Gandasegi eskolan.
Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia hobetzeko obrak egiten ari dira urtarriletik eta aurrera jarraitzen dute gaur egun. Bitartean, Torrezabaleko erakusketa gelak hartu du kultur programazioa aurreko hilabeteetan.
Apirilean aldiz, kalera irtetzen ari dira mota askotako ikuskizunak, egitarau zabalarekin «kaleak konkiskatuz», BINKEk jaso zuen moduan.
Barikuan, apirilak 19, bi dantza ikuskizun eskainiko dituzte Gandasegi eskolan 20:00etan. Matxalen Bilbao konpainiak ‘Fugas’ izeneko saioa aurkeztuko du, «organizazio eta konposizioen irudiek denboraz kanpoko atmosfera bat eraikiz».
Ertza taldeak aldiz, ‘Otempodiz’ ikuskizuna eskainiko du, Mozambiqueren eta Euskadiren arteko sorkuntza lana.