Disuasio-aparkalekuak jartzeko asmoa du Galdakaoko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Aparkaleku arazoei aurre egiteko eta ibilgailuak erdigunera sartu gabe ondo uzteko aukera emateko asmoz, herriaren lau eremutan disuasio-aparkalekuak ezartzeko asmoa duela iragarri du Galdakaoko Udalak. Zabalganen, Plazakoetxen, Bizkai kalean eta Ibarluze inguruan jarriko ditu.
Auzokide eta elkarteak urteetan zehar kexatu dira Galdakaon aparkatzeko dagoen arazoaren inguruan. Aparkaleku falta dagoela aldarrikatzen dute eta honen aurrean konponbideak bilatzen saiatu dira Udal Gobernuak.
Egungo Udalak arazoari aurre egiteko estrategia sortu duela iragarri du. Zehazki, herriaren lau eremutan disuasio-aparkalekuak jartzeko asmoa ezagutzera eman du: Zabalganen, Plazakoetxen, Bizkai kalean eta Ibarluze inguruan.
«Autoak bertan aparkatzeak aukera emango du ibilgailuak erdigunera sartu gabe ondo uzteko, eta kaleetan gune atseginagoak sortzeko herritarrentzat», adierazi dute Udal Gobernutik.
Halaber, aparkalekuen arazoari aurre egiteko helburu hau jarraituz, beste neurri batzuk hartuko dituzte. Binkek jasotako moduan, herriko sarreretan parkingek momentu horretan dituzten aparkaleku hutsak ezagutzera emango dituzten panelak kokatuko dituzte. Ekimen hau Smart Galdakao proiektuaren barruan sartzen da.