Dozenaka lagun batu ziren atzo Gorbeian, Edu Madina omentzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Javbi Rojo
Otsailaren 5ean hil zen Edu Madina Etxebarria, Galdakaoko historiaren dibulgatzailea eta BINKEko kolaboratzailea. Atzo, otsailak 25, omenaldia egin zioten Gorbeian eta dozekana lagun batu ziren hitzorduan, galdakoztarrari azken agurra emateko.
Edu Madina Etxebarria galdakoztarra hil zen otsailaren 5ean, 69 urte zituela. Herrian ezaguna zen memoria historikoa berreskuratzearen alde egindako lanagatik eta besteak beste, Galdakao Gogora elkarteko sortzaileetako bat izan zen.
Historia galdakoztarreko pasarte asko gogorarazten lan handia egin zuen Madinak eta egiteko horretan artikulu eta erreportaje asko idatzi zituen BINKErentzat ere.
Atzo, otsailak 25, Madina eta lan hori omentzeko ekitaldia antolatu zuten bere gertuko lagunek Gorbeian. Hitzordua 12:00etan hasi zen eta Mikel Cia Uruchurtu bilbotarra ere omendu zuten.
Dozenaka lagun batu ziren ekitaldian eta Iñaki García Uribek hartu zuen hitza, gizon biek mendiarekiko izandako maitasuna aldarrikatuz. Ekitaldia ‘Gorbeia mendian’ abestiarekin amaitu zen.