EGITARAUA | Bengoetxeko jaiak antolatuko dira asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bengoetxeko Jai Batzordea
Bengoetxe auzo galdakoztarreko jaiak barikutik, uztailak 19, domekara bitarte ospatuko dira. Besteak beste, janari txapelketak, tailerrak eta musika saioak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Uda aurrera doa eta honekin batera jaiak heltzen ari dira Euskal Herriko herrietara, tartean Galdakao. Bengoetxe auzoak jaiak ospatuko ditu aurten ere uztailean, barikutik domekara bitarte. Horretarako egitarau zabala antolatuko dute auzo galdakoztarrean, ume eta nagusiei zuzendutakoa.
Besteak beste, janari txapelketak, musika eta dantza saioak, buruhandiak eta tailerrak izango dira Bengoetxen hiru egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Uztailak 19, barikua
19:00 Pregoia eta txupinazoa
19:00 Kalejira txistulariekin eta buruhandiekin
19:30 Sardina-jan herrikoia
20:30 Erromeria: Joxe Mendizabal
21:30 Bingo herrikoia
22:15 Erromeria: Joxe Mendizabal
23:15 Bingo pote
00:00 Dantzaldia: DJ Viktor Cordoba
Uztailak 20, zapatua
10:30 Bizikleta martxa adin guztietako umeentzat
11:30 Bizikleten gymkhana adin guztietako umeentzat
12:30 Bitsaren jaia
13:00 Pintxo-potea txosnan
13:30 Txistu, trikitixa, panderoa eta buruhandiak
16:00 Mus eta Briska txapelketak
17:30 Ponpa tailerra: Yato
18:30 Eskulanak eta jolasak umeentzat, Rigor Mortisen eskutik
20:00 Bingo herrikoia
21:00 Dantzaldia: Dj Zirkin
23:00 Bingo pote
23:30 80-90 hamarkadako mozorro festa
00:00 80-90 hamarkadako disko festa
Uztailak 21, domeka
10:30 Goitibeherak: umeak eta helduak
11:00 Meza
13:30 Bengoetxe Kantari
14:30 Herri bazkaria: paella, postrea eta edaria (9 euro). Tiketak salgai Jubiletxean
15:30 Kantu Zaharren saioa eta erromeria Joxe Mendizabalekin
18:00 Herri Kirolak
20:00 Jaien amaiera