EGITARAUA | Mobilizazioak deitu dituzte Galdakaon azaroaren 30eko greba feministarako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskal Herriko mugimendu feminista
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu du eguenerako, azaroak 30. Galdakaon ere bat egingo dute deialdiarekin eta mobilizazioak deitu dituzte egun horretarako. Egitarau osoa batu dugu albiste honetan.
Kalitatezko zaintza sistema baten eskaera abiapuntu hartuta, greba feminista orokorra deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak eguenerako, azaroak 30. Hainbat eta hainbat herritan mobilizazioak egingo dituzte eta Bizkaia mailan Bilbon egingo da manifestazio nagusia arratsaldean.
Usansolon bat egingo dute deialdiarekin eta egitarau berezia prestatu dute Bilbora joan baino lehen, BINKEk jaso zuen moduan. Galdakaon ere mobilizazioak egingo dituzte eguna hasten denetik, alegia, 00:00etatik. Hemen batu dugu egitarau osoa:
00:00 Txupina eta makro-pegada
Goizaldean Eskualdeko pikete informatiboak
08:30 Gosari kolektiboa frontoian
09:00 Kotxekarabana frontoitik
10:00 Pikete informatiboak herritik
12:30 Manifestazioa
14:00 Bazkari herrikoia (8 euro langileak, 6 euro langabeak. Tiketak: Zurrut, Herriko Benta, Baserri eta Peña egunkariak)
16:30 Tren geltokian batu
17:30 Manifestazioa Bilbon
Frontoian haur eta pertsona nagusien zaintza espazioa izango da emakumeak zaintza greba egin ahal izateko, ordutegi honetan: 08:30-13:30 eta 15:30-20:30.