
EGITARAUA | Urretako San Juanak barikutik domekara bitarte ospatuko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Barrio Urreta
Barikutik, ekainak 21, domekara bitarte antolatuko dira San Juan jaiak Urretaldean. Hamaika ekintza antolatu dituzte horretarako, tartean musika, dantza eta janari txapelketak. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Udaren hasierarekin batera bueltan dira San Juan jaiak Urretaldera eta hauek ospatzeko egitarau zabala eta anitza antolatu du Jai Batzordeak barikutik, ekainak 21, domekara bitarte.
Besteak beste, musika eta dantza saioak, janari txapelketak eta kirol jarduerak izango dira hurrengo egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Ekainak 20, eguaztena
Barrakak irekitzea, Romualda plazan
Ekainak 21, barikua
16:30 Aurpegiak margotzea eta eskulanen tailerra
17:30 Guarrindongada Jokoak eta ur-borroka
19:00 Pregoia: Erabide Emakume Elkartea eta Femme
19:00 Txosnak irekitzea eta Rally Poteorako txartelak eta Bingorako kartoiak ematea
19:00 Soka Batukada
19:30 Sardina-jan herrikoia
20:00 Mozoilo Irratia
20:00 Musika: Femme-Adur
21:00 Musika: Femme-Lena Makana
22:00 Musika: Viktor Kordoba DJ + Tracy DJ + Divinoa DJ
04:00 Txosnak ixtea
Ekainak 22, larunbata
11:00 Artisau Azoka Urreta parkean
11:00 Patinaje artistikoko erakustaldia eta tailerra Skating 4 Gurpilen eskutik Urreta eskolan
12:00 Txosnak irekitzea
12:00 IA & Robotics Txokoa Izarra Topagunean
12:00 Puzgarriak, ur-puzgarriak… Urreta parkean
12:30 Putxeren III. Lehiaketan izena ematea
13:00 Rally Poteoa
13:00 Kalejira: Da Capo Musika Banda
13:30 Soka Batukada
14:00 Putxeren aurkezpena eta sari banaketa
14:00 Putxera zozketa Urreta zelaian
16:00 Apar festa Urreta parkean
16:00 Mus txapelketa Gure Bastartxue tabernan
17:00 Patata tortillen X. Lehiaketan izena ematea
17:00 I. Futbolin Txapelketa, Iluntze tabernak eta Solabarriak Dardosek antolatuta
18:30 Tortillen aurkezpena eta sari banaketa
19:00 Kalejira eta animazioa tabernetatik
19:30 Txokolatada
20:00 Kontzertuak Musika Eskolako etxartean: Koiu + Tinta + Garaje-drama
00:00 Dantzaldia: Princesa taldea
01:30 Bingoa eta ezusteko emanaldi berezia
02:00 Dantzaldia: Princesa taldea
Ekainak 23, domeka
12:00 Txosnak irekitzea
12:00 Kalejira eta animazioa tabernetatik
12:00 Familiako I. Futbolin Txapelketa
12:30 Txupiponpa tailerra Urreta parkean
13:00 Rally Poteoa
13:00 Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda
13:00 Meza
13:00 Paella lehiaketaren X. edizioan izena ematea
14:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
16:00 Aurpegiak margotzea, tailerrak eta jolasak
17:00 Stunt Rider motorren erakustaldia
17:00 Txupiponpak Urreta parkean
19:00 Kontzertua Patxi tabernan: Tequilas
21:00 Zozketa Urreta zelaian: Rally Poteoko saria
22:00 Tributu kontzertua: El Barrio
22:30 Sua piztea
00:00 Jaien amaiera