
Elexalde BHIko 3 ikaslek nazioarteko XXVI. Exporecerca Jove kongresuan parte hartuko dute
Elexalde BHIko 1. batxilergoko Nahia de Haro, Aimar Moran eta Ander Olivak, martxoan, Bartzelonan, ospatuko den XXVI. Exporecerca Jove nazioarteko kongresuan parte hartuko dute.
Exporecerca Jove nazioarteko 2000. urtetik antolatzen den ikerketa azoka bat da. Mundu osoko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beraien ikerketa-proiektuak aurkezten dituzte hiru egunetan zehar, bisitariei euren ikerketa erakusteko eta beste ikerlari gazteengatik ekarpenak jasotzeko.
Mondragon Unibertsitatera esperientzia eta emaitzen bila
Kongresuan aurkeztuko duten ikerketa-lana garatzeko, Elexaldeko 3 ikasleak, 2 irakaslerekin batera, Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen egoitzara joan dira otsailaren 17an. Bertan, hainbat saiakuntza egin dituzte europa-mailan, olatu-energia era eraginkorragoan aprobetxatu daiten.
Egunotan emaitza hauek ulertzen, hausnartzen eta ondorioak ateratzen ibiliko dira.
Iaz irabazle Elhuyar Zientzia azokan
Hiru ikasleak ez dira ikerketan hasi berriak. Izan ere, 2024ean, Elhuyar Zientzia azokan “DBH 3 -4 mailako lanik onenaren saria” irabazi zuten.
Itxaropentsu doaz Kataluniara
Ehun proiektu inguru aukeratuko dira 2025eko martxoaren 5, 6, 7 eta 8an Bartzelonan ospatuko den azokan parte hartzeko. C kategorian (batxilergoa) parte hartzen dutenen artean, 10 finalista hautatuko dira finalera iristeko. Final horretan, aukera izango dute beren lana berriro aurkezteko. Finala 2025eko apirilean ospatuko da.