Energia nuklearraren inguruko hitzaldia antolatuko du gaur Berdez Bizik Ganguren tabernan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Libre Mercado
Berdez Bizi talde ekologista galdakoztarrak energia nuklearraren inguruko solasaldia antolatuko du gaur, uztailak 11, 19:30ean. Ganguren tabernan izango da eta Asier Soto fisikariak eskainiko du hitzaldia.
Azkenaldian kontrako eta aldeko iritziak sortu dituen gaia izan da energia nuklearraren erabilera. Batzuen iritziz kalte handiagoa egiten du eta beste askok onurak azpimarratzen dituzte. Honen inguruan hausnartzeko helburuz, solasaldia antolatuko du gaur, uztailak 11, Berdez Bizi elkarte galdakoztarrak.
Saioa Ganguren tabernan izango da 19:30ean eta Asier Soto fisikariak bere ikuspuntua azalduko du energia mota honen inguruan.
Parte-hartzaileekin batera ingurumenean eta gizartean energia nuklearrak dituen onurak eta arazoak aztertuko ditu Sotok.