Espainiako errekurtsoari alegazioak aurkeztuko dizkiote Aldundiak eta Galdakaoko Udalak
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Ezezaguna
Usansoloren segregazio prozesua hoztu duen Espainiako Abokatutzaren helegiteari alegazioak aurkeztuko dizkiote aste honetan bertan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak.
Usansoloren segregazioa geldiarazteko Espainiako Abokatutzak jarritako helegiteari alegazioak aurkeztuko dizkiote bai Bizkaiko Foru Aldundiak eta baita Galdakaoko Udalak ere. Asteon egingo dute gainera, aste honetan bertan amaituko baita horretarako epea.
Gaiarekin lotutako azken orduko gainontzeko informazioa goizean eman du Binkek, gaur astelehena 23, Usansolo udalerri izateko beharrezko duen prozesua geldiarazi baitu Bizkaiko Foru Aldundiak, baina «gauza batek ez duelako bestearekin zerikusirik», Usansolo Herriaren arabera.
Informazioa eguneratzen jarraituko du Binkek.