
«Faxismoaren aurkako aliantza feminista» aldarrikatzeko kontzentraziora deitu dute Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Zapatuan, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Usansolok bat egingo du hitzorduarekin aurten ere. Horretarako, kontzentrazioa deitu du Usansoloko Talde Feministak barikurako.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak faxismoaren aurkako aliantza feministak aldarrikatuko ditu zapatuan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eta honekin bat egingo du Usansolok, herriko talde feministak adierazitakoaren arabera.
Zapatuan Bilbon 18:00etatik aurrera egingo den manifestaziora batzera deitu du Usansoloko Talde Feministak, baina horren aurretik, barikuan, kontzentrazioa egingo dute 18:30ean Usansoloko emakumeen plazan.
Bestalde, sare feminista osatzeko deialdia luzatu du taldeak martxoaren 27rako, Txapelenan. Hitzordu honi buruzko informazio gehiago iragarriko dute aurrerago.