Galdakao Igeriketa taldeak 21 domina lortu zituen Haurren Euskal Herriko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa taldearen sareetatik
Getxoko Fadura kiroldegian pasa den asteburuan ospatutako Neguko Haurren Euskal Herriko Txapelketan Galdakao Igeriketa taldeak hogeita bat domina lortu zituen. Albiste honetan batu ditugu irabazleen izenak.
Bizkaiko Neguko Haurren Txapelketan berrogei domina baino gehiago lortu zituzten Galdakao Igeriketa taldeko kideek, Binkek batu zuen moduan. Zehazki, urrezko 21, zilarrezko beste hainbeste eta brontzezko sei lortu zituzten.
Pasa den asteburuan ordea Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuten Getxoko Fadura kiroldegian eta hogeita bat domina eskuratu zituzten. Hauek dira irabazleak:
· Ariane Guillèn: urrezko domina 200 metro estiloetan eta 100 metro tximeletan eta zilarrezko domina 50 metro tximeletan
· Iker Ariño: zilarrezko domina 100 metro bizkarrean eta 200 metro bizkarrean
· Ekaitz Kaiyun: zilarrezko domina 200 metro tximiletan
· Aitor Gómez: zilarrezko domina 200 metro bularrean
· Maider Gamero: zilarrezko domina 50 metro tximeletan
· Alazne Di Flaviano: brontzezko domina 50 metro tximeletan
· Laia Aurrekoetxea: zilarrezko domina 100 metro bularrean, brontzezko domina 400 metro estiloetan eta 200 metro estiloetan
· Aitana Arenas: zilarrezko domina 200 metro bularrean, brontzezko domina 100 metro bularrean eta 50 metro bularrean
· Paula Gómez: zilarrezko domina 1.500 metro krolean eta brontzezko domina 800 metro krolean
· Uxue Fuente: brontzezko domina 1.500 metro krolean
· Alazne Di Flaviano: brontzezko domina 100 metro krolean
· Martín Gómez: brontzezko domina 100 metro krolean
· Aritz Larrucea: brontzezko domina 200 metro estiloetan
Taldetik igerilariek egindako lana eskertu zuten: «Eskerrik asko guztioi egin duzuen txapelketagatik. Lanean gogor eta ikasten jarraitu talde handia jarraitzen izateko!».