Galdakaoko dendariek eskaintzak kalera aterako dituzte asteburu honetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: A. P.
Bihartik zapatura bitarte Galdakaoko dendek euren eskaintza bereziak kalera aterako dituzte. ‘Outlet Galdakao’ izenez ezaguna da ekimena eta Gu Dendari elkarteak antolatu ohi du urtero.
Urriaren 5etik 7ra Galdakaoko saltokiek euren eskaintzak kalera ateratzeko aukera izango dute. Horrela ba, eguen honetatik aurrera parte hartu gura duten dendetako atariak erakusleiho bilakatuko dira zapatura bitarte.
‘Outlet Galdakao’ izenez da ezaguna ekimena eta Gu Dendari elkarte galdakoztarrak antolatu ohi du urtero, Galdakaoko Udalaren laguntzaz.
Helburua herriko merkataritza bultzatzea da, auzokideak herrian kontsumitzera animatuz.