Galdakaoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan
Kultura
BINKE / 2022ko ekaina
Galdakaoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Da Capo Musika Banda
Domeka honetan, ekainak 19, Galdakaoko Da Capo Musika Bandak urteko laugarren kontzertua eskainiko du Kurtzeko plazan, doan. Eskainiko duen errepertorioaren inguruan hitz egin du Binkek bandarekin.
Da Capo Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan, hilaren 19an, Kurtzeko plazan kokatutako karpan. Emanaldia doakoa izango da eta bandaren denboraldiaren barruan kokatu dute. Luis Orduñak zuzenduko du, beste behin, domekako emanaldia.
Musika bandaren urteko laugarren kontzertua izango da, bi Torrezabal Kultur Etxean eskaini baitzituen eta beste bat Kurtzeko plazan, domekan arituko den plaza berean. Gainera, kalejirak ere egin dituzte aurten, kontzertuekin batera horixe baita Da Caporen egitekoa.
Bandako kideek Binkeri esandakoaren arabera, domekako kontzertu hau «udako kontzertu» bezala izendatu dute, «musika alaia eta arina» izango delako. Gainera, propio dantzan egiteko musika izango ez bada ere, «erritmo dantzagarriak entzungo dira saioan zehar».
Interesa dutenek ekainaren 19an, domeka, Kurtzeko plazara gerturatzea baino ez dute 18:30 baino lehenxeago, ordu horretan hasiko baitu Da Capok urteko laugarren kontzertua.