Galdakaoko Udaleko langileen soldata %2 igotzea adostu zuen udalbatzak
TESTUA: Irati ALonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Uztailaren 24an ikasturte honetako osoko bilkura egin zuen Galdakaoko udaltzabak. Besteak beste, udal langileen soldata %2 igotzea adostu zuten alderdiek.
Udako etenaldia baino lehen, ikasturteko azken osoko bilkura antolatu zuen Galdakaoko udalbatzak uztailaren 24an. Honetan, hainbat neurri adostu zituzten alderdiek, hala nola, etxebizitza plan berria eta ‘EtxeTIC’ laguntza zerbitzurako lehen pausoak ematea.
Halaber, udal langileen soldata %2 igotzea onartu zuen udalbatzak, Eudelen proposamena beteta.
Aurtengo hasieratik izango da igoera eta beste %0,5 ere handitzeko aukera egongo da, Kontsumo Prezioen Indizearen arabera.