Galdakaoko XI. Gazte Eguna prestatzeko bilera irekia antolatu dute bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Galdakoko Gazte Egunaren XI. edizioa ospatuko da aurten eta «herritik eta herriarentzat» egiteko helburuz, bilera irekia deitu dute bihar, otsailak 11. Batzarra Kurtzeko kiskoan izango da 12:30ean eta ostean marianitada musikatua antolatu dute.
Aurrekoetan bezala, Gazte Eguna ospatuko da aurten Galdakaon eta «herritik eta herriarentzat» den jaia antolatzeko helburuz, bilera irekia egingo dute bihar, otsailak 11, Kutzeko Kioskoan. Goizeko 12:30ean izango da eta Gazte Egunaren edukiak landuko dituzte bertaratzen direnek.
Behin hauek zehaztuta, erritmoz gozazeko aukera izango dute gazteek, izan ere, marianitada musikatua antolatu dute Gazte Egunaren antolatzaileek bileraren ostean.
«Aurton ere, parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu zuoi ere! Zeren zai zaude? Lotsak alde batera utzi eta erdu gugana! Batera Gazte Egun herrikoi eta alaia eraiki dezagun!», deitu dute antolakuntzatik.