Galdakaon Emisio Gutxiko Eremuak ezartzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Mugikortasun Jasangarriko Plan berria argitaratu du eta honetan, besteak beste, 25.000 biztanletik gorako udalerrietan ibilgailu kutsatzaileen sarbidea mugatzea proposatu du. Neurria Bizkaiko zazpi herritan ezarri beharko litzateke, haien artean Galdakaon.
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriko Planaren proiektuari hasierako onarpena eman dio Eusko Jaurlaritzak eta hurrengo asteetan plana Eusko Legebiltzarrera eramango du, han alderdiek honen inguruan eztabaidatu dezaten.
El Correo egunkariak argitaratutakoaren arabera, plan honetan hainbat neurri batu dira, besteak beste, 25.000 biztanletik gorako udalerrietan Emisio Gutxiko Eremuak ezartzea, ibilgailu kutsatzaileen sarbidea mugatzeko.
Orain arte 50.000 biztaletik gorako udalerrietan (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo, Barakaldo eta Irun) izan da soilik derrigorrezkoa, baina hau 25.000tik gorakoentzat ere ezartzea proposatu du Jaurlaritzak planean.
Horrela, Bizkaiko beste zazpi udalerrietan ezarri beharko lirateke Emisio Gutxiko Eremuak, El Correo: Galdakaon, Santurtzin, Portugaleten, Basaurin, Leioan, Durangon eta Sestaon.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, eremu hauek ezartzeko udalek 15 milioi euroko inbertsioa egin beharko lukete, baina Next Generation funtsen laguntza jaso ahako lukete.
Galdakaoko udalbatzak ekainean onartu zuen Emisio Gutxiko Eremuak ezartzeko pausoak ematen joatea, BINKEk jaso zuen moduan.