Galdakoztarra da Euskal Herrian 2022an jaiotako lehenengo haurra
Jaiotzak
BINKE / 2022ko urtarrila
Galdakoztarra da Euskal Herrian 2022an jaiotako lehenengo haurra
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Amuriza Telleria familia
Ama galdakoztarra eta aita areatzarra duen Unax izan da 2022an jaiotako Euskal Herriko lehenengo haurra. Ondo etorri Unax, eta zorionak familia!
Mundura jaio den Euskal Herriko lehenengoa Unax izan da, ama galdakoztarra eta aita areatzarra duen haurra. Gaur, urtarrilak 1, goizaldeko 00:15ean jaio da Unax, eta 3.330 gramoko pisuarekin etorri da mundura.
Bere gurasoek, Oiana Telleriak eta Mikel Amurizak, Binkeri aitortu diote urtarrilaren 18rako zela jaiotzekoa Unax, «baina begitu, aurreratu egin da eta Gabonak ospitalean pasatu doguz». Baina ondo etorri dela esan dute gurasoek, eta datorrenean datorrela, horixe da garrantzitsuena.
Basurtuko Ospitalean jaio da eta Telleriaren eta Amurizaren bigarren haurra da, aurretik lau urteko bat baduelako bikoteak, eta «dena bikain joan da, espero bezala» adierazi die komunikabideei aitak goizean.