
Gaur da Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko azken eguna
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Herritarrek Santakurtzetako kontzertu gehienak aukeratuko dituzte aurten ere, eta bozketa zabalik dago gaur, apirilak 10, arte. Su Ta Gar, Dupla, Nogen, Süne, J Martina, Merina Gris, Tanxungueiras, Alba Reche eta Ainhoa Cantalapiedra dira aukerak.
Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak herritarren esku utziko dute aurten ere Santakurtzetako kontzertuen aukeraketa. Duela aste batzuk ireki zen proposamenak egiteko epea eta lehen fase hori amaitu ondoren, udal teknikariek proposamenak aztertu dituzte eta kontzertuetarako aukerak sortu dituzte.
Horiek gutxienez bi kontzertu euskaraz izatea eta emakumeek gutxienez beste bi emanalditan presentzia nabaria izatea bermatzen dute eta bidalitako proposamenak aztertu ondoren, hauek dira bozkatu ahal diren taldeak, egunez egun:
Irailak 12rako, barikua:
- Su Ta Gar
- Dupla
- Nögen
Irailaren 13rako, zapatua:
- Süne
- J Martina
- Merina gris
Irailaren 20rako, zapatua:
- Tanxungueiras
- Alba Reche
- Ainhoa Cantalapiedra
Botoa emateko epea zabalik dago gaur arte eta 16 urtetik gorako galdakoztar orok du bozkatzeko aukera. Parte hartze plataforma eta Torrezabal Kultur Etxean, Urreta kiroldegian eta Aperribaiko liburutegian jarriko diren hautetsontziak izango dira hori egiteko bideak.