«Heziketaren bilakaera», Jon Salcedo
Jon Salcedo Capetillo
BINKE / 2019ko urtarrila
Heziketaren bilakaera
Azken urteetan gizarteak aldaketa izugarriak jasan ditu. Argi dago teknologia berriak indar handiz sartu direla gure gizartean, eta, nola ez, gure nerabeen egunerokoan. Horregatik, hezitzeko orduan ere, aldaketak egiteko momentua heldu dela esan dezakegu, guztiok horretan daukagun erantzukizuna gure gain hartuz.Badakigu gazteek bideo-jokoak eta sare sozialak ordu gehiegi erabiltzen dituztela. Horregatik, teknologia horien denbora mugatzea komenigarria izango litzateke, horren ordez, familia arteko kideen erlazioak sendotuz. Hezkuntza sistemak ere aldaketak egin beharko lituzke. Nerabeak hezitzeko garaian, teknologia berrien laguntza ezinbestekoa bihurtu da gaur egun. Laguntza, baina ez beti erabili beharreko erreminta, gazteen estimulu beharra asetzeko haina. Gizarteak ere zer esan handia dauka aurretik esandako guztian. Gure gazteek normaltzat hartzen dituzte hartu behar ez diren jarrerak. Guzti honetan gizarteak eredu izan behar luke eta, txarto dauden jarrera horiek, gure egunerokotasunetik —telebista, Internet, kale, etab.— kendu beharko lirateke. Gure nerabeak era egokienean hezteko guztion laguntza ezinbestekoa da.