Higinia Artetxe galdakoztarrak 100 urte bete ditu
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Domekan, urtarrilak 12, 100 urte bete zituen Higinia Artetxe galdakoztarrak eta Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, bere etxean zoriondu zuten Iñigo Hernando alkateak eta Udaleko zenbait zinegotzik.
Mende oso bat betetzen duten herrikideak zoriontzeko ohitura du Galdakaoko Udalak, eta oraingo honetan Higinia Artetxe galdakoztarra zoriondu du, domekan bete baitzituen 100 urte.
Domekan, urtarrilak 12, gerturatu ziren Udalaren izenean Iñigo Hernando alkatea eta udal gobernuko hainbat zinegotzi. Alberto Ealo Artetxe Ogasun zinegotziaren ama da Higinia Artetxe.
Udalaren izenean, herri osoaren zorion agurra eman zioten alkateak eta zinegotziek omenduari, eta baita landare bat ere oparitu zioten.