«Hurrengoan, nora?», Itziar Etxebarria
Itziar Etxebarria Intxaurraga
BINKE / 2017ko abendua
Hurrengoan, nora?
Makina bat bider entzun izan dodan esaera bat ekarri gurako neuke gogora: «haragoan be txakurrak ortozik». Txikerretarik gustatu izan jat urruneko parajeak ezagutzea eta oraingo mundu globalizatu honek eskaintzen deuskuzan abantailakaz egun berean pasatu geintekez munduko maparen ertz batetik bestera. Udako oporrak amaitzeaz batera, asko eta asko, hurrengo oporraldia noiz etorriko zain egoten gara: aurten, nora? zer ikusi? Dana dala, azken aldian, Mikel Laboaren «…maite ditut maite gure bazterrak….» kanta burutik kendu ezinik nabil.
Gure herri txiki baina aberats honek emoten deuskuzan aukerak zabalak dira; mendebaldetik ekialdera zein iparraldetik hegoaldera, zenbat bazter, zulo, okelu eta ingurumari eder dagozan. Abestiak dinoskun letxe, batzuetan, lainabereagaz lausoturik. Horrexegaitik, akaso, kanpora bidaiatzen dogu hemen ezer ez daukagulakoan? Lanbroak itsutsen ete gaitu? Gaur egun, gabardina eta zapatadunak be ikusiko doguzan arren, gogoratu haragoan be txakurrak ortizik dabilzala. Beraz, topatu daigun oreka eta hasi gaitezan gure herriko altxorrak ezagutzen, Benito Lertxundik bere kantetan aipatutakoari eutsiz: «zenbat leku daukazuez ezagutzeke oraindik?»