Ikuskizun bi hartuko ditu Torrezabal Kultur Etxeak asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: El Cable Rojo
Corta El Cable Rojo konpainiak umorea oinarri duen improbisazio saioa eskainiko du bihar, azaroak 15, Torrezabal Kultur Etxean. Zapatuan aldiz, umeentzako ‘Haizea eta kulunkatzen den hostoa naiz’ antzezlana aurkeztuko du Pai taldeak.
Torrezabal Kultur Etxeak 23 ikuskizun hartuko ditu abendura bitarte, Galdakaoko Udalak aretoaren 30. urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarauaren baitan. Bihar, azaroak 15, Corta El Cable Rojo konpainiak umorea oinarri duen improbisazio saioa eskainiko du 20:00etan.
Zapatuan aldiz, 12:00etan eta 16:00etan, ‘Haizea eta kulunkatzen den hostoa naiz’ antzezlana aurkeztuko Galdakaoko aretoan du Pai taldeak. 0-3 urte bitarteko umeentzako ikuskizuna da eta helburu hau du: «Egun bat pasatzea jolasten eta soinuak, usainak, testurak, irudiak eta animaliak birsortzen».
Saio bietarako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean eta Torrezabalen.