Ingurumen boluntariotza jardunaldietan parte hartu zuen Argizai Eskaut Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Argizai Eskaut Taldearen sareetatik
Euskalerriko Eskautak Bizkaiako gizarte mahaiak ingurumen boluntariotza jardunaldia antolatu zuen pasa den asteburuan. Guztira berrehun gazte inguru batu ziren Morgan, haien artean Argizai Eskaut talde galdakoztarreko kideak.
Pasa den asteburuan berrehun gazte inguru batu ziren Morgan, Euskalerriko Eskautak Bizkaiako gizarte mahaiak antolatutako ingurumen boluntariotza jardunaldietan. Ekimena 14 eta 16 urte bitarteko eskautentzako zuzenduta egon zen, Azkarrak adarrekoak hain zuzen.
Ingurumen boluntariotza jardunaldien hamaikagarren edizioa izan zen eta Bizkaia osoko taldeek parte hartu zuten, haien artean Argizai Eskaut talde galdakoztarrak.
«Zuhaitzak landatzen, espezie inbaditzaileak kentzen eta inguruko animalientzako putzu bat sortzen laguntzen egon gara», azaldu zuten taldetik jardunaldietatik bueltatu zirenean.
«Eskautak basoak berbideratuz» lelopean, natura eta biodibertsitatea zaintzeko garrantzia landu zuten asteburu osoan zehar.