Izaro, Itziar Ituño, Janire Egaña, Ane Legarreta eta Albert Pla Torrezabalen 30. urteurrenean
Torrezabal Kultur Etxeak 30. urteurrena ospatuko du aurten eta Galdakaoko Udalak egitarau berezia prestatu du horretarako. Guztira 23 ikuskizun eskainiko dira irailetik abendura bitarte, eta hemen batu dugu programazio osoa.
Orain dela 30 urte eraiki zen Torrezabal eta mugarri hau ospatu nahi izan du Galdakaoko Udalak. Horretarako, Santakurtzen ondoren hasiko den eta abendura bitarte iraungo duen egitarau berezia prestatu du, atzo aurkeztu zuena aretoko erakusketa gelan.
Iñigo Hernando alkateak, Edurne Espilla zinegotziak eta Katrin Schlegel kultura teknikariak agerraldia egin zuten atzo goizean eta urteurreneko leloa sortu duen Arkaitz Estiballes izan zen ere hitzorduan, BINKEk jaso zuen moduan. Halaber, Janire Egaña eta Ane Legarreta galdakoztarrek, Itziar Ituñok eta Marcus Englertek parte hartu zuten aurkezpenean, izan ere, guzti hauek Torrezabaleko oholtzara igoko dira hurrengo hilabeteetan.
«Adin eta zaletasun guztientzako» saioak eskainiko dira abendura bitarte aretoan, dantza, musika, umorea eta beste hainbat diziplina uztartuko dituztenak. Besteak beste, Izaro, Charo López eta Albert Pla kantariak eta ‘Bidaia-Die Reise’ eta ‘Pinocchio, eldarniozoko istorioa’ antzezlanak ikusteko aukera izango da.
Hemen batu dugu irailetik abendura bitarte Torrezabalek hartuko dituen ikuskizunen zerrenda:
- Irailak 28, zapatua: ‘Cris, pequeña valiente’ antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6 euro
- *Irailak 29, domeka: ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 9-12 euro
- Urriak 4, barikua: Charo Lopez, 20:00. Sarrera: 7,5-10 euro
- *Urriak 5, zapatua: Izaro, 20:00. Sarrera: 14-18 euro
- Urriak 11, barikua: ‘Passport’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10 euro
- Urriak 18, barikua: ‘La sed del minotauro’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10 euro
- *Urriak 19, zapatua: ‘Pinocchio, eldarniozko istorioa’antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6 euro
- *Urriak 25, barikua: ‘EMDLM. Mundu guztietan onena’ ikuskizuna, 20:00. Sarrera: 6-8 euro
- Azaroak 8, barikua: ‘Helen Keller, ¿la mujer maravilla?’ dokumentu-teatro irisgarria, 20:00. Sarrera: 9-12 euro
- *Azaroak 9, zapatua: ‘Kutxartean’ umorezko klown ikuskizuna, 18:00. Sarrera: 4-6 euro
- Azaroak 15, barikua: ‘Corta el cable rojo’ inprobisazio-komedia, 20:00. Sarrera: 9-12 euro
- Azaroak 16, zapatua: ‘Haizea eta kulunkatzen den hostoa naiz’ emanaldia, 12:00 eta 16:00. Sarrera: 4-6 euro
- Azaroak 23, zapatua: Eolo eta Da Capo musika banda, 19:00. Sarrera: 3-5 euro
- *Abenduak 1, domeka: ‘Eukalyptus’antzezlana, 20:00. Sarrera: 6-8 euro
- *Abenduak 13, barikua: ‘Egun zoragarriak’antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10 euro
- *Abenduak 15, domeka: ‘Dinamita Da Capo’ diskaren aurkezpena Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren eskutik, 13:00. Sarrera: 3-5 euro
- Abenduak 26, eguena: ESAS proiektuaren ‘Transition resonances’ emanaldia, 19:00. Sarrera: 9-12 euro
- Abenduak 27, barikua: Albert Pla, 20:00. Sarrera: 9-12 euro
- *Abenduak 30, astelehena: ‘Maluta, Eguberri zirkoa’ antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-8 euro
* Izartxoarekin adierazitako saioak euskaraz izango dira.
Ikuskizunetarako sarrerak eskuragai izango dira Torrezabal Kultur Etxean eta ohiko webgunean.