BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aurtengo Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

      2025-05-12
      0
    • Euskal Herriko Alboka Eguna Galdakaon ospatuko da, zapatuan

      2025-05-12
      0
    • ARGAZKIAK | Dantza izan zen nagusi Usansoloko jaietako domeka goizean

      2025-05-12
      0
    • ARGAZKIAK | Ehunka lagun batu zituen Galdakaoko Gazte Egunaren paella txapelketak

      2025-05-11
      0
    • ARGAZKIAK | Usansoloko jaietako kuadrillen jaitsiera 30 iruditan

      2025-05-11
      0
    • Euskal Herriko 300 pentsiodunetik gora Galdakaon batu ziren eguenean

      2025-05-09
      0
    • DESKARGATU | Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du Usansolok

      2025-05-09
      0
    • Iguana y Los Jumiles talde historiko galdakoztarra Basoa tabernan arituko da bihar

      2025-05-08
      0
    • EGITARAUA | Bakarrizketa, hitzaldia eta berbodromoa Usansolon, Euskaraldiaren harira

      2025-05-07
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Julen Gabiria Maus komiki historikoa itzultzen ari da

Julen Gabiria Maus komiki historikoa itzultzen ari da

Binke
2022-01-24
2474
0

Literatura
BINKE / 2022ko urtarrila

Julen Gabiria Maus komiki historikoa itzultzen ari da

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Julen Gabiria idazle eta itzultzaile galdakoztarraren etxeko estudioan sartu da Binke, komikigintzaren barruan eleberri grafikoen abiapuntutzat hartzen den Maus liburua euskarara itzultzen ari denaren berri jasotzeko.

Bere ohiko lanpostuan bi hilabeteko eszedentzia eskatu du Julen Gabiria idazle eta itzultzaile galdakoztarrak, naziek juduen aurka egindako jazarpena gai nagusi duen Maus komiki historikoa euskarara itzuli ahal izateko.

Sortzez ingelesez sortu zen liburu edo eleberri autobiografikoa da Maus, Art Spiegelman suediar-estatubatuarrak egindakoa, 1977an atalka kaleratzen hasitakoa eta 1991n amaitutakoa. Komiki eran argitaratutako lana izan zen Maus, eta eleberri grafikoen aitzindari hartzen dute askok.

Lan honen istorioa egilearen beraren esperientzietatik eta judu poloniar eta Holokaustotik bizirik atera zen aitari egindako elkarrizketetatik abiatuta garatzen du Spiegelmanek 300 orrialdetan. Pulitzer saria irabazi zuen lehen eleberri grafikoa izan zen, 1992an.

Orain, hamaika hizkuntzatan argitaratuta dagoen komikia euskaratu egin gura du Astiberri argitaletxeak —komikigintzan espainiar estatuko argitaletxerik garrantzitsuenetakoak— eta azaroan Julen Gabiriari itzultzeko enkargua egin zioten.

«Prozesuan» dago orain Binkeren ohiko kolaboratzailea, eta hedabide honi azaldu dio ekaina hasierarako itzulpena amaituta izatea espero duena. Itzultzailearentzat lan «berezia eta inportantea» dela ere aitortu du: «Etxean komiki asko daukadaz, eta bat hori da, erreferente moduan daukadana gainera». Horrela ba, galdakoztarrak «birritan pentsatu barik baiezko borobila» eman zion argitaletxeari, «diru kontuen inguruan berba egin aurretik be!», dio pozik.

Komiki historiko hau euskarara itzultzeko erabakiarekin, Astiberrik «txapela kentzeko moduko apustua» egin duela ere azaldu dio Gabiriak Binkeri, «euskaraz argitaratu ahal izateko eskubideak erosi behar izan ditualako lehenago».

Aurretik itzulpen ezagunak egin baditu ere —bereak dira Peter Pan-en, Ander Izagirreren eta Bernardo Atxagaren hainbat libururen edota gero pantaila handira eraman zuten Coraline liburuen euskarazko itzulpenak, esaterako—, «erronka polit bat» bezala hartu du Maus itzultzeko enkargua Julen Gabiriak: itzuliko duen lehenengo komikia izango delako batetik, eta «hizkera barri bat» asmatzeko hausnarketa eta erabakia hartu beharko duelako bestetik, jatorrizko bertsioan pertsonaia batek ingeles kaskarrez berba egiten duelako eta beraz, berak ere euskara kaskar bat asmatu beharko duelako.

Argitaletxetik oraindik jakinarazi ez badiote ere, Mausen euskarazko bertsioa urte bukaerarako kalean egotea aurreikusten du idazle galdakoztarrak.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ahoztar Zelaieta kazetariak «Residencias S.A.» liburua aurkeztuko ...

Hurrengo albistea

Mohamed El-bachir gaztearen heriotza argitzeko mobilizazioa deitu ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Sukaldari eta jatetxe galdakoztarrek Repsolen Sol sariei eustea lortu dute

    2023-02-28
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Aelvasa, Zamakoa eta Clínica Dental Loroño taldeak BINKEren babesle izango dira

    2025-03-04
    Binke
  • AktualitateaAlbisteak

    Jon Ortega galdakoztarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

    2023-07-21
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Udalak errolda eskubidea ukatu egiten duela salatu dute gaur Gizarte Ekintzan

    2022-04-07
    Binke
  • Aktualitatea

    Gaur da Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko azken eguna

    2025-04-10
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Aperribaiko zenbait kale itxi dituzte hiri-autobusaren ibilbidera egokitzeko

    2023-06-19
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aurtengo Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

Urtero egin ohi duen moduan, Galdakaoko Udalak aurtengo Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du...
  • Euskal Herriko Alboka Eguna Galdakaon ospatuko da, zapatuan

    Galdakao
    2025-05-12
  • ARGAZKIAK | Dantza izan zen nagusi Usansoloko jaietako domeka goizean

    Usansolo
    2025-05-12
  • ARGAZKIAK | Ehunka lagun batu zituen Galdakaoko Gazte Egunaren paella txapelketak

    Galdakao
    2025-05-11
  • ARGAZKIAK | Usansoloko jaietako kuadrillen jaitsiera 30 iruditan

    Usansolo
    2025-05-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu