Luis Angel Sanchez de Lachinak ‘Desmontando utopías’ liburua kaleratu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Luis Angel Sanchez de Lachina galdakoztarrak bere bigarren liburua kaleratu du. Lanak ‘Desmontando utopías’ du izena eta idazlearen bizitzako «une zehatz baten sentsazioak eta oroitzapenak» jasotzen ditu.
Gizarte mugimenduei lotuta egon da beti Luis Angel Sanchez de Lachina galdakoztarra eta urte batzuetan zehar Galdakaoko zinegotzia izan zen, Galdakao Orain taldearekin. Halaber, idazle bezala ibilbidea hasi zuen duela urte batzuk eta orain bigarren liburua argitaratu du.
Lanak ‘ Desmontando utopías’ du izena eta egilearen bizitzako «une zehatz baten sentsazioak, oroitzapenak eta pultsioak» jasotzen ditu hitzetan.
«Adiskidetasunari, maitasunari, bizitzaren iheskortasunari, lekuei, pertsonei, batailei, uneei, amesten jarraitzeko etengabeko beharrari eta ezinen aurrean amore ematearen betiko zalantzari buruzko poema» liburua da. «Agian itxaropenari buruzko liburua», adierazi du autoreak.
Liburua eskuragai dago Arrigorriagako Amalur liburudendan, Deustuko liburudendan eta Amazonen.