Metro geltokia erdigunean eskatuko dute usansolotarrek Eusko Legebiltzarrean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EH Bildu Usansolo
Geltokia Erdigunean plataformako kideek Eusko Legebiltzarreko Garraio batzordean egingo dute agerraldia urriaren 22an. Haiekin batera 60 usansolotar inguru joango dira Gazteizera eta kontzentrazioa egingo dute «Metro geltokia erdigunean eskatzeko».
Usansolotarrek eta Geltokia Erdigunean plataformak Metro geltokia herriaren erdigunean eskatzen jarraitzen dute, Loly De Juan Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariak geltokia herriko erdigunean ezartzea «momentuz ez dela aukera bat» nabarmendu arren.
Plataformak alderdiekin bilerak egin ditu azken hilabeteetan eta geltokia erdigunean eskatzeko aldarria Bizkaiko Batzar Nagusietara eta Lehendakariaren zin egite ekitaldira eraman zuen herritar talde batekin batera, «gure egoera azaldu eta aldarrikapena ezagutzera emateko helburuz».
Asmo berdinarekin, Geltokia Erdigunean plataformako kideek Eusko Legebiltzarreko Garraio batzordean egingo dute agerraldia urriaren 22an. Haiekin batera 60 usansolotar inguru joango dira eta kontzentrazioa egingo dute «Metro geltokia erdigunean eskatzeko».
Bestalde, urriaren 26an manifestazioa deitu du Geltokia Erdigunean plataformak Bilbon.