Miss Usansolo, hirugarren Miss Grand Euskadi txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Miss Grand Euskadiren sareetatik
Azaroaren 18an Miss Grand Euskadi txapelketaren finala antolatu zen Gasteizen. Guztira 24 emakume aurkeztu ziren eta Deiene Villanueva Usansoloko hautagaia hirugarren izan zen. Paula Contatore Galdakaoko hautagaiak ere parte hartu zuen finalean.
Urtero antolatzen den Miss Grand Euskadi txapelketaren finala hartu zuen Gasteizek pasa den azaroaren 18an. Ekitaldia Celia Sevillak, Miss Grand Spain 2023, aurkeztu zuen eta guztira 24 emakumek hartu zuen parte.
Hautagaien artean Galdakaoko eta Usansoloko bana izan ziren. Deiene Villanueva usansolotarrak bost onenen artean sailkatzea lortu zuen eta azkenean hirugarren izan zen.
Paula Contatore izan zen Galdakakoko hautagaia eta finalean izan zen arren, ez zuen lortu onenen artean izatea. Miss Grand Euskadi txapelketaren irabazlea Basauriko Esther Escudero izan zen eta Miss Grand Spain lehiaketaren finalean izango da.
Hemen batu ditugu Usansoloko Deiene Villanueva eta Galdakaoko Paula Contatoreren argazkiak, hurrenez hurren: