Mugaburu kalea aste osoz itxita egongo da, asteburuko Aukeren Azoka dela eta
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Aukeren Azoka antolatuko da asteburuan Galdakaon, eta honen antolaketarako itxi egin dute Mugaburu kalearen tarte bat, bai bertatik ibilgailuz ibiltzeko zein aparkatzeko ere.
Herriko merkatariek beraien eskaintzak eta aurreko denboraldiko aukerak batu ohi dituzte Gu Dendari elkarteak eta Galdakaoko Udalak elkarlanean antolatutako Aukeren Azokan. Horren edizio berria antolatuko da asteburu honetan, urriaren 20tik 23ra bitarte.
Prestaketa lanetarako astelehen honetatik aurrera itxi egin du Udalak Mugaburu kalearen tarte bat. Beraz, aste osoz itxita egongo da kale honen tartea bai bertatik igarotzeko zein aparkatzeko ere.