‘Mugikorra eta erloju adimentsuak opari aproposa gabonetarako?’ hitzaldia antolatuko dute Gandasegin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: El Periódico
Gurutzeko Gurasoak Gandasegiko guraso elkarteak ‘Mugikorra eta erloju adimentsuak opari aproposa gabonetarako?’ solasaldia antolatu du astelehenerako, abenduak 9. Saioa Gandasegin izango da eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
Gurutzeko Gurasoak Gandasegiko guraso elkartetik «oso arduratuta» daude mugikorren inguruan sortzen ari diren arazoekin, hala nola, eduki ez egokietara heltzeko erreztasuna, eduki horiek kudeatzeko adin eta heldutasun falta eta adikzioa.
Honen harira, ‘Mugikorra eta erloju adimentsuak opari aproposagabonetarako?’ familiei zuzendutako hitzaldia antolatu du astelehenerako, abenduak 9, Bizkaiko Guraso Elkarteen Federazioaren laguntzarekin. Saioa Gandasegi eskolan izango da 17:30ean eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea esteka honen bitartez.
Saioa euskaraz izango da baina gaztelaniara itzultzeko sistema erabiliko dute antolatzaileek. Zaintza zerbitzua eskaini dute ere, eta honetan izena eman behar da hitzaldian izena emateko momentuan.