Nahi Monge izango da Ibaizabal Saskibaloi Taldeko entrenatzailea beste urte batez
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Nahi Mongeren sareetatik
Ibaizabal Saskibaloi Taldeko neskek LF2 ligan jokatuko dute hurrengo denboraldian, liga eta igoera fasea irabazi ostean. Nahi Monge izango da taldearen entrenatzailea beste urte batez, klubak iragarri duenez.
Abentura berria biziko dute Ibaizabal Saskibaloi Taldeko neskek hurrengo denboraldian, izan ere, LF2 ligan jokatuko dute. Binkek jaso zuen moduan, liga eta igoera fase irabazi zituzten ekainean amaitu zen denboraldian eta horrenbestez mailaz igotzea lortu zuten.
Nahi Mongek zuzendu zuen LF2 ligara bueltatzea lortu zuen taldea eta klubak iragarri duenez, hurrengo denboraldian galdakoztarren entrenatzailea izango da ere.
«Pasa dan urteko denboraldian batutako sentsazioak bermatzeko asmoz, lanean jarraitzeko prest», adierazi dute Ibaizabal Saskibaloi Taldetik.
Mongeren laguntzaile lanetan izan zen Ander Goirienak ere jarraituko du hurrengo denboraldian taldea zuzentzen.