Oier Ibarretxe boxeolariak agur esan die Joko Olinpikoei lehen borrokaldia galdu ostean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: AP
Barikuan hasi ziren Parisko Joko Olinpikoak eta Oier Ibarretxe galdakoztarrak atzo, uztailak 27, gauean izan zuen lehen borrokaldia. Galdakoztarrak Bazarav Uulu Mukhammedsabyren kontra galdu zuen eta agur esan zien Joko Olinpikoei.
Aurrera doaz Parisko Joko Olinpikoak eta lehen dominak ere banatu dira honezkero. Oier Ibarretxe galdakoztarrak ere parte hartu du hitzordu historiko honetan baina ezin izan du bere lehen aurkaria garaitu eta agur esan die Joko Olinpikoei.
Galdakoztarrak atzo, uztailak 27, izan zuen lehen borrokaldia gaueko 21:50etan Bazarav Uulu Mukhammedsabyren final hamaseirenetan eta galdu egin zuen, borrokaren bost epaileek aho batez horrela erabaki ostean.
Ibarretxe urrezko dominaren bila joan da Parisera, BINKEk jaso zuen moduan, baina aurkari zaila izan du lehen txandan, zozketaren bitartez erabakita borrokaldian.
21 urteko gazteak Emilio Garcia estatubatuarraren kontra irabazi zuen Bangokek antolatutako aurreolinpikoetan eta honi esker Parisko Joko Olinpikoetan parte hartu du, 63,5 kg azpiko kategorian.