Orreaga iritzi taldeak hitzaldi bana eskainiko du maiatzeko barikuetan
TESTUA: Irati Alonso
ARGAZKIA: Binke
Orreaga iritzi taldeak berrogeita zortzigarren hitzaldi zikloa antolatuko du maiatzean eta hileko barikuetan solasaldi bana eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean. Albiste honetan batu ditugu parte hartuko duten adituen zerrenda eta saioen datak.
Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, XLVIII. hitzaldi zikloa antolatuko du Orreaga iritzi taldeak. Udaberriko ziklo honen barnean, maiatzeko bariku bakoitzean hitzaldi bana eskainiko dute adituek Torrezabal Kultur Etxean.
Zikloa Juan Martin Elexpuruk irekiko du, Irulegiko eskuari buruz arituz. Ostean, Oskar Aranzabalek hitzaldia emango du ‘Krwtig, bere mendeurrenean berrirakurtzen’ izenburupean. Jon Iruretak aldiz, ‘Distopia eta dispositiboak: euskal politikaren makaleriaz’ solasaldia eskainiko du eta azkenik, Peio Monteanok ‘Belatz kapitaina Amaiurgo gudaren kontestuan’.
Hauek dira hitzaldien datak:
Maiatzak 5, barikua: Juan Martin Elexpuru, ‘Irulegiko eskuari buruz’
Maiatzak 12, barikua: Oskar Aranzabal, ‘Krwtig, bere mendeurrenean berrirakurtzen’
Maiatzak 19, barikua: Jon Irureta, ‘Distopia eta dispositiboak: euskal politikaren makaleriaz’
Maiatzak 26, barikua: Peio Monteano, ‘Belatz kapitaina Amaiurgo gudaren kontestuan´
Saio guztiak Torrezabal Kultur Etxean izango dira 19:00etan.