Saskibaloiko Euskal Kopako sarreren dirua Urreta kiroldegian itzuliko da irailaren 29ra arte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aiol
ACB ligaren Euskal Kopa bertan behera geratu zen irailaren 16an Surne Bilbao Basket eta Saski Baskoniaren artean, Urreta kiroldegiko kondentsazio arazoen ondorioz. Galdakaoko Udalak sarreren dirua itzuliko dela jakinarazi du, kiroldegian bertan irailaren 29ra arte.
Bigarren urtez, ACB Euskal Kopa Galdakaoko Urreta kiroldegian jokatzekoa zen irailaren 16an. Surne Bilbao Basket eta Baskoniaren arteko partida aldiz bertan behera geratu zen kiroldegiko kondentsazio arazoen ondorioz.
Binkek jaso zuen moduan, Galdakaoko Udalak kaleratutako oharraren arabera, «bero handiak eragindako kondentsazioak jokalekuko lurra bustitzen zuen, zorua labainkor zegoen oso, eta horrek jokalarien lesio arriskua zekarren».
Udala, bere aldetik, zaleek sarrerengatik ordaindutako dirua nola itzuli aztertzen hasi zen eta kiroldegian bertan egiten ari dira. Irailaren 29ra arte egingo dutela jakinarazi dute.